XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-ELIZA Lehen, orai, gero

Abendoaren 20-ko apez-bilkuratik lekora, galdatu nion IRIGOYEN Donibaneko erretorari bere hitzalidia.

Argitaratu aintzin, nahiko niozkan lerro hauk berriz irakur-arazi; bainan, zenbeit astez, Afrika-n zagon.

Diela hiru ilabete, Radio Irulegi-k galdaturik, ikerketa labur bat egin behar izan behartu zait eta erran Garazi-aldeko entzuleri...

Galdetarik bat hau zen: - Zoin dira girixtinoendako, undar urte hautako kanbiamendu haundienak?.

Hartu ditut azken hogoi urteak, ez baitezpada ordukotz abisatuak baiginen, egin beharra zen Synoda horri jaki bat emaiteko...

Hogoi urte preseski zen, nihaur Garazitik partitu eta berriz Garazirat itzuli naizen epea...

Epe hortako kanbiamenduak ditut aipatu; eta den bezala emanen dautzuet, nola egin nuen emankizun hura...

J. P. Etcheverry-k galdatu baitaut gero, ahal bezenbat aipatzea: Euskal-Eliza lehen, orai, gero...

Segidan, gogoeta zonbeit eginen ditut, labur-laburra...; bai geroaz ere, segurtamen baino galdeitza gehiago... ez bainiz profetismo hortan trebe...

- Diela hogoi urte, nola ziren Eliza-moldeak Garazin?.

Alde batetik, hiru apez ginen, Donibane herri bakarrarentzat.

Orai, hiru apezentzat, orduko beste hiru parropia gure gain ditugu.

Orduan, Garazin, baziren 19 apez parropietan, orai 10 giren tokian...

Ez da bertze hogoi urterik iraganen, bainan hamar urte bakarrik, Garaziko apezak bostetaratzeko; hortan ez da dudarik...